Lasarte-Oriako Udaleko Kirol zerbitzuak squash txapelketa sozialaren XXVIII. edizioa antolatu du. Apirilaren 7an hasiko da, eta ekainean bukatu. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada, Udal Kiroldegiko kafetegian. Buruntzaldeako kirol instalazioen bazkide direnek hamar euro ordaindu beharko dituzte, eta gutxienez 14 urte eduki.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzaileekin bilera informatibo bat egingo da apirilaren 5ean, Udal Kiroldegian, 19:00etan.
Iñaki Garciak irabazi zuen pasa den urteko txapelketa. Ikusteke dago berriro ere txapela janzteko gai den, edo beste jokalariren batek hartuko ote dion lekukoa.