Okendo plazatik irtengo dira parte hartzaileak. Izena emateko interesa dutenek egin dezakete jada, kirolprobak.com atarian, 10 edo 12 euroko prezioetan –hautatzen duten ibilbidearen arabera ordaindu beharko dute: 28 kilometrokoa da motza, eta 38koa luzea–.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, apuntatzen diren aurreneko 400ek oparia jasoko dute, “ziur”. Bezperan zein 10ean bertan ere ahalko dute izena eman: 18:30etik 20:00etara edota 8:30etik 9:15era, Okendo plazan, 15 edo 17 euroren truke.