Eneko Castroren omenezko XIX. Krosa jokatuko da igandean, Atsobakar parkean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 10a

Landaberri ikastetxeko gaztetxoek Atsobakar parkean barrena egingo dute lasterka igande honetan, Eneko Castroren omenezko XIX. Krosean.

Ikastetxeak jakinarazi duenez, lasterketak goizeko hamaiketan hasiko dira. Urteroko hitzordua dute igande honetan ikasle, irakasle, guraso eta lagunek, Atsobakar parkean.