Amaraun Klubeko HH3 eta HH4 mailako haurrek Haizea, Lurra eta Itsasoa ipuin kontalari saioen hirugarren hitzordua dute hurrengo asteartean, martxoaren 15ean. Oraingoan, Lurra izango da protagonista.
Ipuina amaitzean, ekintza osagarriak egingo dituzte entzundako kontakizunen inguruan. Besteak beste, antzerkiak, masajeak eta eskulanak.
Ipuin kontaketa berezi hau Amaraun ludotekan izango da, asteartean, 17:30etik 18:30ak arte eta honetan parte hartzeko izena eman behar da. 943 37 14 48 telefonoan, aisia@ttakun.eus helbide elektronikoan edo Ttakuneko bulegoan egin daiteke inskripzioa.