Galdutako animalia garbitegiko bi langilek aurkitzen dute eta haren lagunak bihurtzen dira. Hasieran haren beldur dira, baina pixkanaka elkar ulertzen eta maitatzen ikasten dute. Adiskidetasunaren aldarrikatu nahi du Ivan Alonsok eta Javier Renobalesek zuzendutako lanak. Laguntasuna dirudiena baino sinpleagoa dela azaldu nahi du “Pintto”k.
Aurreiritzien gainetik, hurkoa ezagutu eta onartzearen garrantzia nabarmentzen du antzezlanak. Miren Larrea eta Valentina Raposo aktoreekin bertaratutako umeek barre eta algara ugari egin zuten. 2007tik daramate lanean Anita Maravillas antzerki taldeko kideek, eta Euskal Herriko eta kanpoko herri askotan aritu dira. Erabiltzen dituzten txontxongiloak kalitate handikoak dira. Izan ere, eszenografiari dagokion garrantzia eman behar zaiola uste dute.