Ekintzaz beterikoa izan da pasa berri den astea. Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin egitasmo ugarik hartu dituzte Lasarte-Oriako kaleak.
Martxa
Okendo plazatik atera zen larunbatean berdintasunaren aldeko lehenengo martxa. Lasarte-Oriari itzuli osoa egin ostean, nahi zutenek masajea jaso zuten.
Goizeko 11:00etan gerturatu zirenek berdintasunerako dekalogoa eta bisera jaso zituzten.
Zunba
Igandea era aktiboan hasi dute lasarteoriatarrek. Okendo plazako zunba maratoiean gorputzak astindu zituzten denbora luzez.
Bestalde, Semblante Andaluz elkartean minbizia eta elikadurari buruzko hitzaldia antolatu zuten ostiralean.
Ostiraleko ekintzak
Emakumeen pala txapelketa jokatu zen ostiral arratsaldean Loidibarren frontoian, Lasarteko Talde Feministak antolatuta. Ondoren, Xirimiri Elkartean emakumeen afaria egin zuten.
Lan eta Lan antzerki taldeak, halaber, “Un espíritu burlón” lana aurkeztu zuen Manuel Lekuona kultur etxean.