Salatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak beste autobus zerbitzu batzuk bertan behera utzi izana, eta “Lasarte-Oria eta Ospitaleak lotzen dituen linean murrizketak” egon daitezkeela azpimarratu dute.
“Jakin badakigu bilerak egin direla” eta Aldundiak “murrizketen politika” aplikatuko duela diote Barriok eta Urdampilletak.
2013an prozesu parte hartzaile baten bitartez ezarritako zerbitzua izan zela diote Lasarte-Oriako eta Usurbilgo EH Bilduk.
Erabakiaren atzean “Interes ekonomiko handiak” dauden “susmoa” dutela adierazi dute, eta horiek ez dietela herritarren beharrei erantzuten.
Nabarmendu dute ospitaletakoa “ezinbesteko zerbitzua” dela. Izan ere, “aparkatzeko zailtasunagatik edota eritasunagatik” kotxea erabiltzea deserosoa da EH Bilduren ustez.
Herritar eta eragileei mugitzeko gonbidapena luzatu diete. “Autobusaren alde orain mugi daitezen, autobusean mugitu ahal izateko”.