Sumate elkarteko kide Jose Maria Claverok eta Joan Solek Kataluniako prozesuari buruzko hausnarketak partekatu zituzten.
Andaluziatik eta Estatuko beste leku batzuetatik Kataluniara bizitzera joandako pertsonek osatzen dute elkartea, eta azken urteetan emandako prozesu politikoaren aldekoak dira.
Lehenak adierazi zuen eskubide sozial guztiak bermatuko dituen estatu batean bizi ahal izateko konstituzio berri bat behar dutela Katalunian.
Espainiarraren moldaketa batek ez luke hori lortuko eta, ondorioz, estatu berri baten beharrean ikusi direla nabarmendu zuen.
Joan Sole gazteen inplikazioari buruz aritu zen. Etorkizunera begira herrien burujabetzaren garrantzia azpimarratu zuen.
EAEko CCOO sindikatuko buru izandako Jesus Uzkudunek ere hitz egin zuen bertaratutakoekin.
Martxoaren 15ean egingo dute hurrengo topagunea, eta kirolariekin arituko dira erabakitzeko eskubideari buruz hizketan.