Ostadar SKTko zikloturistak martxan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 14a

Hasi dute 2016ko denboraldia Ostadarreko zikloturistek. Aurreneko irteera martxoaren 6an egin zuten, igandez. 55 kilometroko ibilbidea osatu zuten, San Prudentziora iritsi arte.

Irten ziren atzo ere, goizean goiz, Amezketa aldera: 60 kilometroz astindu zieten pedalei. Igande honetarako plana ere badute: Zumaiara arteko ibilalditxoa prestatu dute, 60 kilometrokoa.

Urriaren 30ean egingo duten irteerarekin itxiko dute zikloturistek aurtengo denboraldia. Lizartzara joango dira orduko horretan, 54 kilometroko bidea eginez. Martxotik urrira bitartean egingo dituzte irteera guztiak, beraz; abuztuan oporrak hartuko dituzte. 30 hitzordu finkatu dituzte denera: maiatza, uztaila eta urrian bosna irteera egingo dituzte; launa martxoan, apirilean eta irailan, eta hiru ekainean.