Bihar, 12:00etatik aurrera, Andoni Mujikak argazi diaporama bat eskainiko du.
Mujikaren familiak urte asko daramatza harrera familia gisa saharako haurrak hartzen. Hori dela eta, abenduan kanpamentuetara egin zuen bisita azalduko du.
Era berean, bertan bizi duten egoera era azaleratuko du.
Honetaz gain, herrian bizi diren Fatu abahai eta Mailima Abahai saharauiarrek haien herriko dantzak erakutsiko dituzte eta bitartean, tea dastatu ahalko da.
Antolatzaileek hitzaldia euskaraz egingo dela eta nahi duenak itzultzailea izango duela gogorarazten dute.
Erakusketa
Bestetik, Saharako kanpamentuetako argazki erakusketa izango da hilabete osoan zehar Jalgi Kafe-Antzokian.
Garikoitz Lasa donostiarraren lana izango da berriro ere ikusgai. Izan ere, otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren 40. urteurrenean, Antonio Mercero hurbildu zirenek dagoeneko Smara, El Aaiun edo beste kanpamentuetako irudiekin gozatzeko aukera izan zuten.