Ez zaizkio batere gaizki etorriko hiru puntu horiek: lehenengo sei taldeen artean geratu behar dute, hurrengo faserako sailkatzeko. Jardunaldi baten faltan egin dituzte etxeko lanak.
Bigarren fase horretako aurreneko lau taldeek lauko finala jokatuko lukete. Taldeko kideek adierazi dutenez, “zaila” izango da hori, baina ez dute etsiko, inondik ere. Aurrekariak ezin hobeak dira: Gipuzkoako hirugarrenak izan ziren pasa den denboraldian, eta azpitxapeldunak 13/14 sasoian. Jubenil mailan lehiatzen dira.
Bost urtez boleibolean
Orain dela bost urte sortu zen Lasarte-Usurbil BHI boleibol taldea. Asier Arrazolak egiten ditu entrenatzaile lanak. Bederatzi jokalarik osatzen dute: Ainhoa Gonzalez, Leire Vega, Jaione Arruti, Irene Fernandez, Sara Prieto, Camila Ortiz, Sasha Suntsova eta Ane Martinek.
Astelehen eta asteazkenetan entrenatzen dute; 16:30etik 18:00ak arte eta 17:00etatik 18:30era arte, hurrenez hurren. Urtarrilan hasi zuten denboraldia; lau partidu irabazi eta hiru galdu dituzte orain arte. 11 punturekin, bosgarrenak dira Gipuzkoako txapelketan.
Jokalariek azaldu dutenez, lauko finalerako sailkatuko ez balira, denboraldia amaitutzat emango lukete. Hori ez zaie burutik pasa ere egiten ordea; den-dena emango dute.