Abenduko eta urtarrileko batzarretako akten onarpena izango da saioko lehenengo puntua. 2015eko kredituak aldatzeko txostenak aurkeztuko ditu Udalak.
EH Bilduk eta EAJk mozio bana proposatuko dute. Lehenek zaborra botatzeko soterratuak ixteari buruzkoa, eta bigarrenek herriko bidegorri sarea hobetzearen ingurukoa.
Lau puntu horiek landu ostean, herritarrek euren galdera eta erreguak egiteko txanda etorriko da. Oposizioko taldeek ere euren zalantzak planteatu ahalko dituzte.