Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak 2016-2017 ikasturte honetan pertsona heldu nahiz gazteei zuzendutako jarduera eskaintza zabala aurkeztu du.
Aerobika, pilatesa, indoor-txirrindularitza, zumba edo igeriketa… dira ohiko jardueretako batzuk. Hala ere eskaintza berritzeko asmoz beste ikastaro batzuk ere eskainiko dira. Helduek jumpfit eta multifitness jardueretan izena emateko aukera izango dute eta gazteek, berriz, gazte funki saioetan.
Aurrekoaz gain, Muskulazio eta Kardio gelan kirol aholkularitza zerbitzua ere eskainiko da. Honen bitartez, erabiltzaileei kirol makina ezberdinen erabilera egokia azaldu, entrenamenduen gida eskaini, eta zerbitzu berezia kontratatzen dutenei entrenatzeko programa pertsonala ere egingo zaie.
Izena ematea
Jarduera guztiak irailaren 12an hasiko dira, haurrentzat antolatutako igeriketa ikastaroak izan ezik; azken hauek irailaren 26an izango dute lehen saioa.
Jarduerei buruzko informazio gehiago jaso edo izena eman nahi duten herritarrek kiroldegiko bulegora hurbildu behar dira, astelehenetik ostiralera ondoko ordutegian: goizez 10:00etatik 12:30era eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.