'Kultur Kale Zikloa' programaren baitan, Jazz emanaldia izan da gaur iluntzean. Iragan larunbatean eman zitzaion hasiera udalaren ekimenari eta gaur izan da bigarren kale emanaldia. Donostiako Jazzaldiarekin batera, Igor Letona Jazz Quartet taldeak eskaini du, Zumaburu auzoko Aldapa kalean, kontzertua. Iluntzeko 20:00etan ekin diote musika emanaldiari eta Jazz estiloko doinuekin goxatu dute giro goibela. Jende nahikoa gerturatu da emanaldiaz gozatu asmoz; ikusleei, kgtarra, saxofoi, kontrabaxu eta bateriaren laguntzaz, kontzertu bikainaz gozatzeko aukera polita eskaini die laukoteak. Kultur ekitaldiak deszentralizatzeko asmoz jarri du martxan Udalak 'Kultur Kale Zikloa' eta iraila bitartean, beste bost musika emanaldi izango dira herrian.