Atzo Kubari buruzko argazki diaporama izan zen. Irati, Ane, Ainhoa eta Urdiñek irlara egindako bidaia azaldu zuten. Kotxez egindako bidai horretan bizitako hainbat pasadizo kontatu zituzten eta Xirimirira hurbildu ziren herritarren galderak ere erantzun behar izan zituzten.
Argazkiak ikusteaz gain, saiora hurbildu ziren herritarrek jaki kubatarrak dastatzeko aukera ere izan zuten erakusketa amaitzean.
Hitzaldia
Bestalde, gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Manuel Lekuona kultur etxean 'Kuba: kokapen historikoa eta gaur egungo egoera' hitzaldia izango da.
Hitzaldia Luismi Uhartek eskainiko du. Askapeneko brigadista izana da Uharte eta egun EHUko Antropologia eta erakunde bereko 'Hegoa' Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko irakasle adskribatua da. Latinoamerikari buruzko ikasketetan doktore da eta hainbat lan idatzi ditu.