Biyak Bat eta Michelineko jangelaren arteko akordioa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 27a

Biyak Bat erretiratuen elkarteak bere bazkideei jakin arazten die, Michelin enpresako jangelarekin akordio batera iritsi dela. Honen bitartez, Blas de Lezo kalean dagoen jangela erabili dezakete bazkaltzeko, astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:30era, elkarteko kide direla esanaz.

Menuak 8 euro balio ditu eta lehenengo eta bigarren platera, postrea, ogia eta alkoholik gabeko edari bat daude barne.Janaria etxera eraman daitekeela ere jakitera eman dute elkarteko kideek.

Asteroko menuak Biyak Bat egoitzeko taulan egongo dira ikusgai. Informazio gehiago nahiez gero, egoitzeko bulegora hurbildu behar dira interesatuak.