Helbideratu gabe dauden erreziboak banku eta aurrezki kutxetan edo Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdean ordaindu ahal izango dira. Erreziboa helbideratua dutenei, aldiz,borondatezko epearen azken egunean kargatuko zaie.
Ordain gutuna jaso ez duenak edo beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake edo 943 37 61 87 telefono zenbakira deitu.
Borondatezko epearen azken egunetik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin premiaz eskatuko direla jakinarazten du Zergabilketa bulegoak.