Oliba olioa eskatzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 29a

Errigora ekimeneko 'Eskutik eskura' Nafarroa hegoaldeko produktuak kanpainako oliba olio eskaera martxoaren 2an, asteazkena amaitzen da.

Ekimen honi esker, Nafarroako Erriberako olio ekologiko edo konbentzionaleko bost litroko bidoiak eskuratu daitezke ekoizlearen eskuetatik: 32 euro balio du olio ekologikoak, eta 22,50 konbentzionalak. 

Olioa eskuratu nahi duten herritarrei gogorarazten zaie errigora.eus orrialdean edo herriko Ttakun kultur elkartea, Muntteri-AEK euskaltegian edo LAB sindikatuan, baita Xumela koruan ere eskaerak jasotzen dituztela.