Balantzea ezin hobea izan zen: hiruna urrezko eta zilarrezko domina, brontzezko bi, hiru marka pertsonal, taldeko errekor bat eta Espainiako txapelketan aritzeko sailkapen bat erdietsi zituzten Euskal Herriko Neguko txapelketan.
Mikel Esnalek bi domina kolkoratu zituen: urrezkoa 50 librean eta zilarrezkoa 100 librean. Marka pertsonalik ez zuen hobetzerik izan, baina ederki aritu zen.
Iñigo Ibarburu txapeldun izan zen tximeleta estiloko 50 eta 100 metroetan. Brontzea kolkoratu zuen 100 libreetan.
Itsaso Tolosak ere zapaldu zuen podiuma. Zehazki, bigarren kaxoia, 200 bizkar proban. Haitz Mitxelenak taldeko errekor berria ezarri zuen 400 estiloak frogan, eta podiuma zapaldu 200 tximeletan. Irati Arzalluz infantilak ondu egin zuen 100 librean zuen marka; gauza bera egin zuen Leire Martin alebinak, 400 estiloetan. Brontzea ere jantzi zuen.
Nahia Zudaire igeriketa egokituko Euskadikoan aritu zen, ezin hobeto: hiru urrezko domina eta zilarrezko bat irabazita, sailkapen nagusiko lehen sailkatua izan zen.