Sutea Sagardotegi plazan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 19a

Sagardotegi plazako Hi-Tech telefonia dendak su hartu du 13:30ak inguruan. Udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak etorri dira; inguruko bizilagunak euren etxetatik aterarazten ari dira.

Oraindik zehazteke dago sua zergatik sortu den. Jazotakoa ikertzen ari da ertzaintza. Informazio gehiago eskura dugunean zehaztuko dugu.