Lasarteoriatar ugari El Duesorako martxan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 21a

150 lasarteoriatar abiatu ziren goizeko 7retan Kantabriako El Dueso kartzelera. Rafa Diez presoa ikusteko aukera izan zuten, besteak beste.

Frantziako eta Espainiako Estatuetako espetxe politikaren kontra egitearren, mobilizazio orokorra antolatu zuen larunbatean. Zenbait espetxeetara egin zituzten martxak. 150 lasarteoriatar Kantabriako El Dueso kartzelera abiatu ziren. Bertan dagoen Rafa Diez Usabiaga ikusteko aukera izan zuten.