Elikagai manipulatzaile ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 22a

Lasarte-Oriako Udaleko Osasun sailarekin elkarlanean, Elkolab enpresak elikagai manipulatzaile ikastaroa antolatu du. Ostalaritzan aritzen diren langileei zuzendutakoa da, batez ere.

Otsailaren 24ean emango da anbulategiko bigarren solairuan, erabilera anitzeko aretoan. Langileek 45 euro ordaindu beharko dute izena emateagatik eta langabetuek 35. Azaldu dutenez, ‘erregimen orokorreko’ langileek bonifikaziorako eskubidea dute.

Ordutegia goizeko 09:30etatik 13:30etara izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, OMIC-en edo Elkolab-en telefonoetara deitu daiteke (943 36 15 05 edota 943 53 33 03).