Txurrukara irteera Aste Santuan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 22a

Gazte Klubeko gaztetxoak Txurrukako atertepetxean, Orion, igaroko dituzte hiru egun Aste Santuan.

LH3 eta LH6 bitarteko haurrentzat zuzendutako ekintza da (2007 eta 2004 artean jaiotakoentzat), eta martxoaren 16ra arte eman ahalko da izena.

Ttakun Kultur Elkarteko bazkideek 48 euro ordaindu beharko dituzte eta besteek 51.

Ordaintzeko modua

Txartelarekin ordaindu beharko da Ttakun Kultur Elkarteko bulegoan. Bestela, Kutxabankeko 2095-5048-18-10611552351 kontuan egin daiteke diru sarrera.

Ondoren, izen emate orria eta diru-sarreraren ordainagiria erakutsi beharko dituzte.

Martxoaren 16an bilera egingo dute gurasoekin anbulategiko 2. solairuan arratsaldeko 17:30etan, txangoaren nondik norakoak azaltzeko eta azal litezkeen zalantzak argitzeko.

Gaztetxoak 21ean dira ateratzekoak goizeko 11:00etan Jubilatuen etxeko autobus geltokitik, eta 23an bueltatuko dira 13:00etan.

Oharrak
Antolatzaileek jakinarazi dutentez,  gaztetxoek lehenengo eguneko bazkaria eta afaria eraman beharko dute.