Harrijasotzaileak dira biak, era guztietako harriak altxatzen iaioak. Erronka horretan, pisu bikoitzeko harri errektangularra dominatu beharko dute biek; sei minutuko hiru tantatan harria gehiagotan altxatzen duenak irabaziko du. Apustua ez da nolanahikoa: bakoitzak 3.000 euro jarriko ditu mahai gainean. Arestian esan bezala, abenduaren 3an ariko dira biak, 18:30ean. Tokia zehazteke dago oraindik.