Elebeltzen aldeko manifestazioa deitu dute ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 23a

Elebeltzen Aldeko Plataformak manifestazioa deitu aste honetako ostegunerako. Okupazioa aldarrikatuko dute 20:00tan Okendo plazatik aterako den manifestazioan.

Deialdian nabarmendu dutenez, “Udalak ez du nahi antolatutako herria”. Horregatik, “festa libreen, aniztasunaren, koloreen eta mugimenduaren” alde manifestatzera deitu dituzte herritarrak.

Zenbait eragilek, Elebeltzen Aldeko Plataforma osatzen dutenak, bere atxikimendua eman dute. Besteak beste, alderdi politikoak (Bildu eta Sortu), sindikatuak (ELA eta LAB), Lasarteko Gazteak, Xirimiri Libre, Sorgin Jaiak, Parapetasonik, LEF, Rezibatukada, zenbait musika taldek eta herriko hainbat tabernek.

Hilaren 9ko Udalbatzarrean Udal ordezkariek adierazitako hainbat argudioren aurka azaldu dira. Adibidez, ‘Madrid Arena’ kasuarekin konparatu izanaren kontra.