Pradejonen txanpiñoi eta perretxikoak hazten diren zentro didaktiko eta ikus-entzunezkoa bisitatuko dute. Bazkaria Hostal Venecian izango da.
Irteeran parte hartzeko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 45 euro.
Izena eman nahi dutenek martxoaren 2tik aurrera elkarteko egoitzeko bulegora hurbildu behar dira astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era.