Luizi batek kalteak eragin zituen atzo Rekalde poligonoan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 13a

Hainbat hedabidek atzoko egunean zehar aditzera eman zutenez, Rekalde poligonoko garabi batean eta bi autotan kalteak eragin zituen mendi-luizi batek. Pertsonarik ez zen zauritu.

Arratsaldeko ordubiak pasatxo zirenean, Lasarte-Oriako Rekalde poligonoko garabi bat eta bi auto zanpatu zituen mendi-luizi batek. Ezbeharrak eragindako kalteak materialak besterik ez dira izan, une horretan ez baitzebilen langilerik inguruan. 

Lurrari eusteko hormak ezin izan zion pisuari eutsi, eta horregatik gertatu zen luizia. Suhiltzaileak eta Lasarte-Oriako Udaltzaingoa bertaratu ziren poligonora, gertatutakoa aztertu eta eragindako kalteak ebaluatzera.