Aspanogiren martxa solidarioan hartu du parte herritar talde batek

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 14a

Makilak eskuetan, hainbat herritar animatu dira Aspanogi Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkarteak antolatutako martxan parte hartzera. Donostian burutu dute ibilbidea, Zurriolatik hasi eta Haizeen Orraziraino.

Hainbat lasarteoriatarrek Ipar Martxa eginez ekin diote igandeari. Makilak eskuetan, Aspanogik antolatutako martxa solidarioan hartu dute parte. Donostian egin dute ekitaldia, Zurriolan hasi eta Haizeen Orraziraino. 11:00etan abiatu dira.

Haur minbizidunen gurasoen Gipuzkoako elkartea da Aspanogi, eta laugarrenez antolatu du egitasmo solidario hori.