Burunzpe guraso elkartea esperientziak partekatzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 16a, 12:00

Atzo, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Burunzpe guraso elkarteak Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxeko guraso elkarteko eta BAIKARA Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko Garbiñe Arrizabalagaren bisita jaso zuen.

Lasarte-Oriako ikastetxeak kulturartekotasun arloan egiten duen lana ezagutzera etorri ziren eta Multikulturala batzordeko kideekin bildu ziren.

Batzordeak urte batzuk daramatza kulturaniztasuna eta kultura arteko bizikidetza lantzen eta beste eskoletarako erreferente da.

Horren erakusle da 2012 eta 2014 urteetan, guraso elkarteak eskuratu duen Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak erkidego mailan antolatzen duen Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen saria.

Elkarteak hainbat ekintza egiten ditu ikastetxean dagoen kulturen arteko bizikidetza sustatzeko, Aniztasun astea horien artean eta guraso eta haurren harrera oso ona da.