Naturako elementuak ipuinetan jorratuz

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 16a

Ipuin kontalariak txikienak liluratu ditu gaur Amaraun ludotekan. Naturako elementuei eskainitako saioen barruan, gaurkoan haizea jorratu dute.

Ilargiari buruzko ipuin batekin ederki gozatu dute Amaraun ludotekara gerturatutako haurrek. Naturako elementuak dira ipuin kontaketen ardatza, eta gaurkoan haizea jorratu dute Enara Ieregi ipuin kontalariaren eskutik.

Ipuinarekin amaitzean, bestelako ekintzak egiten dituzte. Besteak beste, masajeak, eskulanak edota antzerkiak.

Hurrena, martxoan

Martxoaren 15ean egingo dute hurrengo saioa arratsaldeko 17:30etan. Apirilean, berriz, beste ipuin kontaketa saioa egiteko asmoa dute, baina data zehaztu gabe dago oraindik.