Bost eztabaidagai nagusi biharko Udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 8a

Ohiko bilkura egingo dute bihar arratsaldeko 18:30etan. Aurreko sesioetako aktak onartzeaz gain, bost gai eztabaidatuko dituzte.

Lasarte-Oriak Ahal Du-k “Garoñako zentral nuklearra ez dezatela berriz zabaldu” mozioa aurkeztu du, batetik. PSE-EEk, berriz, “pobretasun energetikoaren kontra borrokatzeko neurriak” plazaratu ditu. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 40. urteurrena ere jorratuko dute. “Elebeltzen inguruan Alkateak hartutako neurrien” inguruko mozioa landuko dute, ondoren. Azkenik, LOADk aurkeztuta, “Correscales prekarietatearen kontrako Korrika ekimenari buruzko” mozioa eztabaidatuko da.“ Movistarrentzat lang egiten duten teknikarien aldarrikapenekin elkartasuna erakusteko helburuarekin” antolatutako ekintza da.