2017ko Inauterien gaia erabakitzeko galdeketa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 8a

Aurtengo Inauteriak atzo bukatu ziren, baina Udaleko Festak batzordea hurrengo urtekoetara begira ari da lanean jada. Herritarren etxeetako buzoietan txartel batzuk (argazkikoa bezalakoak) ari da uzten; gaiaren proposamena idazteko eta udaletxeko postontzietan uzteko eskatu du.

Inauterien olatua oraintxe pasa da herritik, baina Udaleko Festak batzordea 2017koak prestatzen hasi da jada. Zehaztu beharreko lehenengo gauzetako bat mozorroak prestatzeko gaia izan ohi da eta, helburu horrekin, herritarren etxeetako postontzietan txartel batzuk banatu ditu.

Bertan idatzi beharko dira proposamenak. Ondoren, orria udaletxeko postontzietan botatzeko eskatu du batzordeak. Otsailaren 14ra artekoa da epea. Bozka gehien dituena izango da tematika aukeratua.

"Denborarekin erabaki eta jakinarazi nahi dugu gaia zein izango den, herritarrek eta konpartsek mozorroak eta karrozak prestatzeko nahikoa asti izan dezaten", adierazi dute Festak batzordetik.