Horretan 2008 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrek eta haien gurasoek parte hartu ahalko dute. Antolatzaileek azpimarratu dute beharrezkoa dela haurrak heldu batek lagundua joatea.
Saioa martxoaren 5ean izango da, goizeko 10:30etik 12:30era Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan.
Umorea, baikortasuna, emozioak eta auto-ezagutza landuko dira tailerrean.
Teoria eta praktika nahastuko dira eta taldeko eta bakarkako lanaren bitartez, eguneroko ekintzetan estresa alderatu eta baikortasuna mantentzeko tresnak erakutsiko dira.
Izena ematea ireki da dagoeneko eta doakoa da. Inskripzioa Ttakun kultur elkartean, aisia@ttakun.eus helbidean edo 943 37 14 48 telefono zenbakian egin daiteke.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hamar bikotek bakarrik parte hartu ahalko dute tailerrean.