Honen baitan, hainbat ekintza burutzen dira urtean zehar, asteazkenean aniztasuna eta hizkuntza izan ziren hizpide.
Dinamiken bidez lana
Tailer modura egin zen lan eta bi zati izan zituen saioak.
Batetik Banaiz Bagarako Petra Elserrekin hainbat dinamika egin ziren hurbildu zirenekin.
Lehenik, zeinuek duten garrantziaz ohartarazteko lan egin zen. Guztiek haien burua aurkeztu zuten haien ama hizkuntzan eta zeinuak ere erabili zituzten.Herritarretako batek bere ama hizkuntzan, arabieraz mintzatu zitzaien zeinuak erabiliz eta jarraian galdera batzuk egin zitzaien ulertu zutena jakiteko. Ostean, arabieraz hainbat esaldi ikasi eta erabili zituzten dinamika batean eta alemanieraz ere abesti bat ikasi zuten.
Lasarte-Oriako hainbat arlori buruz eta gure herrian bakoitzak bere burua non kokatzen duen ere galdetu zitzaien.
Era berean, euskaraz edo gazteleraz hitz egiten nola sentitzen diren ere partekatu zuten guztiek.
Lanketa hauen guztien helburua bakoitzak beste hizkuntzekiko duen jarrera azaleratzea izan zen.
Gogoeta
Dinamika guztiak amaitzean, gogoetarako tarte ireki zen.
Aztikerreko lagunek jatorri ezberdinetako herritarrak batzean zein hizkuntza erabili behar zen jarri zuten mahai gainean.
Herritarrek haien ekarpenak egin zituzten eta eztabaidatu ostean, guztien eskubideak bermatuz egokiena bilerak elebietan egitea izango litzatekeela adostu zen.