Zoru pelbiko ikastaroko izen-ematea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 12a

Ttakun Kultur Elkarteak emakume zein gizonei zuzendutako zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa antolatuko du.

Ikuspuntu prebentibo batetik eta diafreoa oinarri izanik, pelbis aldea eta zoru pelbikoa ezagutu eta hau nola landu ikasiko da bertan. Eremuaren kontzientzia hartu eta bertan dauden muskulu eta organoen funtzionamendua aztertuko da, gorputza modu kontziente batean ezagutzeak arazoak ekidin baititzake.

Era berean, gorputzaren lanketa integrala ere egingo da. Izan ere, pertsona bakoitza nola sostengatzen den ere kontuan izan behar baita.

Martxora arte

Ikastaroa Gurutze Irazustak eskainiko du eta Zumaburuko Sanatana Dharma yoga eskolan eskainiko da. 

Bi egun ezberdin izango dituzte interesatuek zoru pelbikoa zaintzeko tailerra egiteko; bata astelehenetan, 10:00etatik 11:30era eta bestea astearteetan, 15:30etik 17:00etara.

Guztira 5 saio izango dira.Hau da, astelehena aukeratzen dutenek, otsailaren 22 tik martxoaren 21era egingo dute tailerra eta asteartetakoek, berriz, otsailaren 22tik martxoaren 22ra.

Izena ematea

Ikastaroko matrikula 20 eurokoa da Ttakuneko bazkideentzat; bazkide ez direnek, aldiz, 22 euro ordaindu beharko dituzte.

Izena emateko Ttakun kultur elkartearen bulegora (Geltoki Kalea, 4) hurbildu behar dute interesatuek otsailaren 19a baino lehen. 

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kultura@ttakun.eus edo 695 78 53 89 telefono zenbakian eskainiko da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, taldea osatzeko gutxienez 8 pertsonek eman behar dute izena.

Era berean, jarduera euskaraz dela ere gogorazten dute antolatzaileek.