Psicoacustic musika taldeak girotu du iluntzea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 16a

Herriko musika taldeak, kontzertua eskaini du, gaur, Bruneteneako lorategiko kioskoan, iluntzean.

Psicoacustik musika banda lasartearrak, kontzertu atsegina eskaini du. iluntzeko 20:00ak minutu gutxi pasata igo dira musikariak Bruneteneako lorategian dagoen kioskora, musika emanaldia eskaintzeko asmoz. Aurrez, ikuskizunerako alkandora zuri eta gorbata beltzak jantzita azaldu dira lau musikariak agertokian. Hasieran, taldearen aurkezpen labur bat egin eta lehenengo musika-doinuak jotzeari ekin diote jarraian. Emanaldian zehar, Ingalaterrako ' The Beatles' taldearen doinu ezagunak eskaini dizkiete bertaratu diren guztiei. Giro bikaina sumatu da publiko eta musika taldearen artean eta izan da, dantza egitera animatu denik ere.