Lasarte-Oriako udalak martxan jarritako 'Kultura Auzoetara' programaren baitan, globoflexia tailerraz gozatzeko aukera izan dute herriko txikienek, gaur goizean. 11:00etarako zegoen hitzordua, Isla Plazan. Minutu batzuk pasata, lehenengo gaztetxoak gerturatu eta hasiera eman diote tailerrari. Koloretako puxikak puztu eta askotariko figurak egin ahal izan dituzte umeek; ezpatak; gerrikoak eta txapelak, besteak beste,
Eguraldia lagun, giro ezin hobean aritu dira plazara gerturatu diren lasartearrak.