Lasarte-Oriako Udalak Usurbilgoari lur-eremuak emateko eskaera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 13a

Lasarte-Oriako Udalbatzarrak ohiko batzarra egin zuen atzo arratsaldean. Bi gai ziren gai zerrendan bata oroimen historikoari buruzkoa eta bestea Atsobakarren eraiki nahi zen futbol zelai eta atletismo pistei buruzkoa. Biak onartu ziren.

Atzo burutu zen Udalbatzarreko saioan, Lasarte-Oriako Udalak herriko kirol instalakuntzak berritzeko pauso berria eman zuen PSE-EEk aurkeztutako mozioa onartuz. Alderdik, EHBildu izan ezik, abstenitu egin zen, bat egin zuten.

PSE-EEk udalbatzarrean azaldu modura, Lasarte-Oriako Udaleko Kirol instalakuntzak txikiak geratu dira. Herritar eta kirol elkarteen beharrei irtenbidea emateko kiroldegi eta entrenamendu zelai berria eraiki behar da.

Futbol zelai berria Atsobakarreko parkean egin eta honi atletismo pista bat ere gehitu ahal zaiola ere aipatu zuten. Baina proiektua aurrera eraman ahal izateko, lur sailaren jabe den Usurbilgo Udalaren onespena behar da.

Hori dela eta, Lasarte-Oriako Udalak Usurbilgo Udalari eskatuko dio Atsobakarreko lur-eremuak Lasarte-Oriaren esku utzi eta kirol instalakuntzak egin ahal izateko dagozkion hirigintza-irizpideak egin ditzan.

Onespena lorturik, Udalak oinarrizko proiektua eta gauzatze proiektua martxan jartzea onartu du.

Era berean, Usurbilgo Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari erabaki honen berri emango diote.

Oroimen historikoa aitortu

Gai honetaz gain, Islada Ezkutatuak elkartearen eskaerari erantzunez, Udalbatzarrak 1936-39 arteko guda eta ondorengo gatazka eta diktadurak ezarritako errepresioa jasan zuten pertsonei, herrikideei modu berezian, aitormen instituzionala adierazi zuen aho batez.

Instituzioek eta gizarte demokratikoak giza sektore honekiko duen zor morala aitortu eta era berean, herritar horiei omenaldi publiko eta instituzionala egitea adostu zen.

Islada Ezkutatuaren nahia da, “ekitaldi hau legaltasuna, aurrerabidea eta demokrazia defendatzeagatik jasan zituzten sufrimendu eta injustiziak arintzeko baliagarri izan dadila”.

Beste gaiak

Gai hauetaz gain, PPko Alejandro Saenz zinegotziak urgentziaz eskatuta. Miguel Angel Blancoren heriotza gogora ekarri eta hau gaitzesteko minutuko isilunea egitea eztabaidatu zen.

PP eta PSE-EEren bozkekin aurrera atera zen eskaera. EAJ eta LOAD abstenitu egin ziren, EHBildu aurka agertu zen.

Honetaz gain, oposizioko alderdi eta herritarrek haien kezkak eta eskaerak egiteko tartea izan zuten.

Esate baterako, EHBilduk Eusko Jaurlaritzak ekainean errauste plantaren Ingurumen baimenari helegiteak egiteko Lasarte-Oria interesdun ez dela erantzun diola eta interesadun izateko bete behar dituen baldintzak zehaztu dizkiola jakitera eman eta Udalak interesdun modura kontuan izateko beste biderik hartuko duen jakin nahi izan zuen. Alkateak Eusko Jaurlaritzak Lasarte-Oriako Udala interesduntzat jotzeko pausoak emango dituela eta hau lortu ostean, helegitea jarriko dela adierazi zuen.