Emakumearen Zentro Zibikoko ikastaroetan izena emateko epea irekita

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 28a

Otsailaren 1etik 3ra izena eman ahal izango da Emakumearen Zentro Zibikoan bertan. Udalak jakinarazi duenez, tasa berriak aplikatzearen ondorioz, prezioak nabarmen murriztu dira.

Zentroko ikastaroak

Honakoak dira Emakumearen Zentro Zibikoan 2016an eskainiko diren ikastaroak:

  • Biodantza: Asteartetan emango da, 9:30etatik 11:00etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 29,75 euroko kostua izango du, besteentzat 63,75 eurokoa.
  • Kantua: Asteartetan emango da 11:15etatik 13:15etara. Doako ikastaroa da.
  • Jantzien konponketak eta patroiak: Astelehenetan egingo da 16:00tatik 18:00etara. Doako ikastaroa da.
  • Eskulanak: Asteartetan egingo da 18:00tatik 20:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 39,67 euroko kostua izango du eta besteentzat 85 eurokoa.
  • Kakorratz-lanak: Asteazkenetan egingo da 16:00tatik 18:00etara. Doako ikastaroa da.
  • Bitxiak egiteko tailerra: Astelehenetan egingo da 16:00tatik 18:00etara. Doako ikastaroa da.
  • Ehoziriak: Asteazkenetan egingo da 17:00etatik 19:00etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 34,19 euroko kostua izango du, besteentzat 73,27 eurokoa.
  • Emakumeen arteko elkarrizketak: Astelehenetan egingo da 18:00tatik 19:30etara. Doako ikastaroa da.
  • Tai-Xia: Asteazkenetan egingo da 18:00tatik 19:15etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 17,10 euroko kostua izango du, besteentzat 36,64 eurokoa.
  • Orratz-lanak: Astelehenetan egingo da 18:00tatik 20:00etara. Doako ikastaroa da.
  • Yoga: Ostegunetan egingo da 9:00etatik 10:30etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 29,75 euroko kostua izango du, besteentzat 63,75 eurokoa.
  • Sabel dantza: Ostiraletan egingo da 9:30etatik 10:45etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 23,85 euroko kostua izango du, besteentzat 51 eurokoa.
  • Batuka: Ostegunetan egingo da 11:00etatik 12:15etara. Doako ikastaroa da.
  • Antzerkia: Ostiraletan egingo da 11:00etatik 13:00etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 39,67 euroko kostua izango du, besteentzat 85 eurokoa.
  • Euskara txokoa: Ostegunetan egingo da 16:00tatik 17:00etara. Doako ikastaroa da.

Esan bezala, otsailaren 1etik 3ra eman beharko da izena Emakumearen Zentro Zibikoan eman beharko da. Ikastaro bakoitzari egokitutako ikasle kopurua zeharkatuz gero, zozketa egingo da hilaren 5ean 12:00tan. Doako eta ordainpeko ikastaroetan eman beharko da izena.

Udalak adierazi duenez, jarduera guztiak "berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa" landuko dituzten talde-dinamikekin jorratuko dira. Halaber, "euskararen erabilera bultzatzeko Udalak onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak" jarraituko dituzte.

KZ Gunearekin elkarlanean

Informatikarekin zerikusia duten beste ikastaro batzuk ere antolatu dituzte, 14 eta 20 ordu bitartekoak.

  • Ofimatika: Otsailaren 1etik 12ra egingo da, 16:00tatik 18:00etara. Guztira, 20 orduko ikastaroa da.
  • Android smartphone-a edota tableta nola erabili: Martxoaren 1etik 9ra egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Guztira, 14 orduko ikastaroa da.
  • Oinarrizko internet: Otsailaren 15etik 26era eta martxoaren 9tik 22ra egingo da. Lehena, 18:00tatik 20:00tara eta bigarrena 9:00etatik 11:00etara. Guztira, 20 orduko ikastaroa da.
  • Google aplikazioak: Martxoaren 1etik 10era egingo da, 16:00tatik 18:00etara. Guztira, 16 orduko ikastaroa da.
  • Sare sozialak: Martxoaren 11etik 22ra egingo da, 18:00tatik 20:00tara. Guztira, 16 orduko ikastaroa da.

Sexuari buruzko aholkularitza eta informazioa

Gogorarazi dute sexuari buruzko interes, zailtasun, zalantza eta kezkak bideratzeko arreta zerbitzua eskaintzen dutela Emakumearen Zentro Zibikoan "modu erosoan, dohainik eta isilpean". Ostegunetan irekita dago 18:00tatik 20:00tara, eta pertsona orori dago zuzendua, bakarka, bikoteka edo taldetan joateko.