Goizean, eguraldiak laguntzen badu, Landaberri eskolako txikiek makinak eskuan erdialdeko kaleetatik oles egingo dute.
Arratsaldean, berriz, Zabaleta auzoko kideak izango dira lehenak ateratzen. Auzoko kale eta baserrietan kantatu ostean, sagardotegian indarrak berreskuratuko dituzte. Aipatu digutenez, “aurten ez da entsegurik egingo, bakoitzak bere etxean prestatu beharko ditu abestiak”.
Beranduago, Bertso Eskola, Xumela korua eta txistulari taldeak herriko kale eta tabernak alaituko dituzte haien kopla eta doinuekin.
Erketz EDTko lagunen ahotsak ere herriko kale eta inguruko baserrietan entzungo dira. Hitzordua prestatzeko entsegua antolatu du taldeak otsailaren 3an 20:00etan.