Jesus Zaballos alkateak, Lasarte-Oriako Udalaren ordezkari gisa, eta Rafael Olabarrik, Neinor Norteren ordezkari gisa, hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Udaleko idazkaria, Hirigintzako zinegotzi Agustin Valdivia eta eraikuntza enpresako Iñigo Ibarra ere izan dira sinatze ekitaldian.
Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, sinatze honi esker, aurreko jabearen ordainketa-etenaren ondoren eremu honetako garapenaren geldialdi-etapari eta aurreko Udal Gobernuaren ekintza ezari amaiera emango dio. "Goiegiko Ibarra erdizka geratu zen promozioa dugu eta orain Neinorren bitartez, II. faseari amaiera emango diogu".
Honetaz gain, alkateak Lasarte-Oriako herritarrentzat errentagarria izango den produktu bat eskainiko dela azpimarratu du. Izan ere, aurreko hitzarmenean zehaztuak zeuden etxebizitzen baldintzak aldatuko baititu, etxebizitzen prezioa egungo merkatuaren errealitate berrira egokituz eta Lasarte-Oriako herritarrek hiru hilabeteetan prezio baxuagora eskuratuz.
Baldintzak
Era honetara, Zaballosek azaldu modura, etxebizitza hauek BOE baten prezioaren bikoitza izango dute gehienez salneurri modura. Nolanahi ere, lehenengo hiru hilabeteetan, Lasarte-Orian erroldaturiko pertsonek aukera izango dute etxebizitza horiek BOE baten prezioaren halako 1,7ko prezioan eskuratzeko.
8 urtean zehar, etxebizitza hauek gehienezko prezio tasatuari eutsiko diote. Epe horretan zehar, Lasarte-Oriako Udalak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea izango du, beraz, etxebizitza saldu nahi duen jabeak Udalari eskaini beharko dio lehenengo, erositako prezioan gehi une horretan aplikagarri den KPIa gehituz.
Udalak salerosketaren kontrola gauzatu ahal izango du egokien deritzon moduan, kasua denean kontratuak edo etxebizitzak eskuratu ahal izateko prozesua eskatuz.
Neinor Norte eraikuntza enpresak, bere aldetik, konpromisoa hartzen du Goiegiko Ibarra Urbanizatzeko Proiektuaren II. faseari dagozkion urbanizazio lanak erabat gauzatzeko.
Era berean, alkateak azpimarratu legez, lan hauekin batera, inguru horretan aurreikusiak zeuden kirol-hornidurak ere eraiki beharko ditu.
Neinor enpresako Iñigo Ibarrak azaldu zuenez, berez hiru fase izango dira. Lehen biek itundutako 72 etxebizitzak hartuko dituzte barne; hirugarren fasean, ordez, etxebizitza libreak eraikiko dira.
Etxebizitzak hiru altuerakoak izango dira. Etxebizitzako baxuek lorategia izango dute, lehen pisu bat egongo da eta azkenik, atikoa bere terrazarekin. 1, 2 eta 3 logelakoak izango dira etxebizitzak eta honekin batera, bi ibilgailurentzako garajea doa.
Materialen kalitateari dagokionez, promotorak etxebizitza libreetan erabiltzen dituenen bera izango da. Gainera, Ibarrak azpimarratu duenez, jasangarritasuna ere kontuan izango dute etxebizitza hauek eraikitzekoan eta material bereziak izango dira, esate baterako, fatxadetan.
Izena ematea
Hitzarmen-sinatzearen ekitaldian azaldu legez, etxebizitza hauen merkaturatzea 36 etxebizitzako bi fasetan egingo da. Dagoeneko lehengo fasea martxan da.
Orain hiru hilabeteko epean, irailaren 30a arte, promotoreak epe bat zabalduko du itunpeko 36 etxebizitza hauetako bat eskuratu nahi duten herritarrek eskabide-orriak aurkezteko. Behin epe hori bukatuta, udalera bidaliko du eskatzaileen behin-behineko zerrenda, eskatutako errolda-betebeharra bete dela egiaztatzen aldera.
Jesus Zaballos alkateak agerraldian azaldu duenez, eskatzaileen zerrenda eskainitako itunpeko etxebizitzen kopurua baino handiagoa den kasuan, etxebizitzen adjudikazioa notario aurreko zozketa bidez egingo da udal bulegoetan. Eskatzaileen zerrenda eskainitako etxebizitzen kopurua baino txikiagoa bada, berriz, izen-emate ordenaren arabera adjudikatuko dira etxebizitzak.
Kasu batean zein bestean, bi zerrenda egingo dira, bata Lasarte-Orian erroldatuta daudela akreditatzen duten pertsonez osatua, eta bestea, izena emandako gainerakoekin. Bi zerrenda hauen artean, Lasarte-Orian erroldatuta daudenez osatuak izango du lehentasuna etxebizitzak adjudikatzerakoan.
Promozio honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Lasarte-Oriako Maite Betelu Gestoriara edo Donostiako Galdona higiezin enpresara hurbildu edo www.neinorhomes.com webean sar daitezke herritarrak.