Xumela koruko kideak aurten ere Udako Txokoetako txikiekin izan dira kantuan. Belaunaldi ezberdinen ahotsak batera entzuteko aukera izan da Landaberri-Garaikoetxeako gimnasioan.
Joxe Mari Agirretxeren azalpenak entzun eta Josu Txapartegi 'Txapas'-en trikitiaren doinuen erritmoari jarraikiz guztiek doinu ezagunak abestu dituzte, hala nola, 'Txiki txikia', 'Han zeuden' edo 'Ran rober ran'.
Saioan ez da aspertzeko astirik izan eta haur zein helduen ederki gozatu dute.