"San Ferminetara, ongi pasatzera, festak eta zezenak, guztiak ikustera!". Hori izan da Okendo plazan gehien entzun den kantua gaur eguerdian. Udako Txokoetako gaztetxoen ahotatik entzun ahal izan dute hori herritarrek.
Abenturetako bat izan da San Fermin eguna ospatzea. Ohi bezala, Jalgi parean botatako txupinarekin lehertu da festa. Ondoren, zezenak agertu dira, eta umeen atzetik korrika hasi. Goiz ederra igaro dute Ttakun KEko txokoetan dabiltzan neska-mutilek.
Bihar goizean Xumela abesbatzako kideekin batera ariko dira kantuan, 11:00etatik aurrera, Okendon.
Ospakizunaren argazki galeria