Udalak laguntza lerro hau ezarri du, fisioterapiako, errehabilitazio funtzionaleko, logopediako eta estimulazio kognitibo eta sentsorialeko tratamenduen zati bat finantzatze aldera, baldin eta tratamendu horiek Osasun eta Hezkuntza Sistema Publikoan ematen ez badira.
Laguntza honetan 2016rako ezarritako gehienezko muga 300 euro urteko da. Eskaera egin dezakete bere ardurapean desgaitasuna edota mendekotasuna duen adin txikiko pertsona bat duten familiak, urtean 25.000 euroko edo gutxiagoko diru-sarrerak dituztenak (gehienezko laguntza, 300 euro urteko) edota urtean 25.001 euroko edo gehiagoko diru-sarrerak dituztenak (gehienezko laguntza, 150 euro urteko).
Laguntza Gizarte Zerbitzuetan eskatu behar da. Bertan informazio gehiago eta laguntza jaso ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa azalduko zaie herritarrei.