Mendeurrenaren ospakizuna, lasterketekin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 7a

Udara berezia izango da aurtengoa HIpodromoarentzat. Izan ere, eraiki zenetik 100 urte pasa dira; 1916ko uztailaren 3an inauguratu zuten. Mende bat beranduagoko udarako denboraldia ere egun horretan hasi zen. Herritarrak protagonista izan ziren jardunaldi horretan.

Guztira bost proba jokatu ziren iragan igandean. 'Gran Premio Inauguracion 1916' izan zen aurrenekoa; lasterketetan debuta egiten zuten zaldiak aritu ziren horretan. Herrian bizi den Ana Imaz prestatzailearen patioko zaldiak izan ziren jaun eta jabe horretan. 'Pinkberry' izenekoak irabazi zuen.

Arratsaldean garaipenak pilatzen jarraitu zuten Imazen zaldiek. Sanlucar de Barramedako Lasterketa Sozietateak antolatutako saria irabazi zuen 'Gran Torinok'. Gainontzeko lasterketetan ere hartu zuten parte herriko ordezkariek: Ramon Avialen 'Cosiris' hirugarren izan zen. Ana Imazen 'Meron' zaldia ere hirugarren izan zen 'Wroclaw' sarian.