Hori dela eta, egun hauetan janari bilketa hasi du taldeak gure herrian.
Jasoko dituen produktuak sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, konpresak, hegaluzea oliotan edo lekaleak dira.
Herriko supermerkatu ezberdinetan izango da elikagai eta produktu horiek uzteko aukera.
Honetaz gain, urtarrilak 23an, Urbilen izango dela ere jakitera eman du taldeak.
Lasarte-Oriako txikienek ere bere harritxoa jartzeko aukera izango dute eskoletan egingo den bilketan parte hartuz.
Urte gogorra
Karabana hau Saharako herriak pairatzen duen elikagai eskasia nolabait arintzen saiatzeko helburuarekin sortu zen duela hamabi urte eta elkartasun tonak eramaten ditu kanpamentuetara.
Aurten bereziki taldeko kideek herritarrak gonbidatu nahi dituzte janari bilketa honetan parte hartzera, 2015 urteko urrian uholde gogorra jasan baitzuten Tindufeko kanpamentuetako errefuxiatuek eta familia askok zuten guztia galdu baitzuten.
“Horregatik, garrantzitsua da solidarioa izatea,” azpimarratu du Lasarte-Oriako Saharako Lagunak taldeak.