Udal Araudi Organikoa eztabaidatuko da ohiko bilkuran

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 12a

2016 urteko lehen udalbatzarra izango da gaur arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Gaur arratsaldeko ohiko bilkuran bi gai nagusi jorratuko dituzte. Lehenik, Herriko Enplegu-Mahaia arautzeko araudia eztabaidatuko dute. Horretaz gain, Udal Araudi Organikoari buruz ere arituko dira. Bi neurriak, hasiera batean, onestea espero da.
Ohiko Udalbatzarra izanik, aurreko saioko akta onartuko dute Halaber, sesioa amaitu aurretik, herritarrek eta Udal Taldeek erregu eta galderak egiteko tartea edukiko dute, betiko moduan.