Bertan Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua aurkeztu eta eztabaidatuko dute .
Era berean, Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako hurrengo mobilizazioa zehaztuko dira eta bertan bildutako talde eta militanteen elkarlana sendotzeko aukerak eta gizarte eredu berri baten alde ari diren beste mugimenduekiko loturak ere aztertuko dira.
Goizeko 10:00etan hasiko da batzarra, Zubietako pilotaleku ondoko bilera-gelan.