Bizilagun batek deitu die ertzainei, Oria etorbideko bulego eraikin batean kolpeak entzun ostean. Agenteak bertara gerturatu direnean, gizon bat ikusi dute tokitik ihes egiten saiatzen. Leihotik atera nahi izan du baina trabatuta geratu da eta, bertatik atera ostean, ertzainek identifikatu eta atzeman egin dute.
Segurtasun sailak zehaztu duenez, eraikineko sei atek indarkeria zantzuak zituen agenteek 48 urteko gizona atxilo hartu dutenean. Antza denez, ustezko lapurrak su-itzalgailu bat erabili du bertara sartzeko.
Atzeman eta identifikatu ostean, komisaldegira eraman dute ertzainek gizona. Goizaldean zehar auto kontzesionario batean gertatutako beste lapurreta batekin harremanik ote duen ari dira ikertzen orain.