Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Udalak Atsobakar auzora iristeko oinezkoentzako pasabide berri bat eraikitzeko lanak adjudikatu ditu. Contrucciones Loidi enpresak egingo du obra; 56.774,22 eurokoa da aurrekontua.
Udalak zehaztu duenez, oinezkoek orain arte erabili izan dute pasabide hori, baina ez zegoen bereziki prestatua horretarako.